XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Jaiki zaitezte; ez izan beldurrik.
Begiak jasorik, Jesus bera besterik ez zuten ikusi.
Menditik behera jaisterakoan, Jesusek honela agindu zien: - Ez esan inori ikusi duzuen hau, harik-eta Gironaren Semea hilen artetik biztu arte.
Ikasleek honela galdetu zioten Jesusi: - Nola diote idazlariek, lehenbizi Eliasek etorri behar duela?
Jesusek erantzun zien: - Bai, Elias ba dator, eta eraberrituko ditu gauza guztiak.
Gehiago diotsuet: Elias etorria da, eta ez dute ezagutu: eta nahi duten guztia egin diote.
Era berean, Gizonaren Semeak ere horiengandik oinazeak jasango ditu.
Orduan konturatu ziren, Joan Bataiatzaileaz mintzatu zitzaiela.
Erruki zakizkio nire semeari. Mk 9,14-29; Lk 9,37-43Berriro jende artera itzuli zirenean, gizon bat hurbildu zitzaion Jesus¡eta, belaunikaturik, esan zion: - Jauna, erruki zakizkio nire semeari; eror-mina du, eta oinaze haundiak.
Noiznahi sutara erortzen da eta uretara.
Ekarri diet zure ikasleei, eta ezin sendatu izan dute.
Jesusek erantzun zion: - Hau gizaldi sinesgogor eta bihurria!
Noiz arte egon behar ote dut zuekin?
Noiz arte jasan behar ote zaituztet?
Ekardazue hona.
Jesusek gogor hitzegin zion deabruari, eta atera zitzaion; ordu berean sendaturik gelditu zen mutikoa.
Ikasleak Jesusengana joan eta bereiz galdetu zioten: - Zergatik ezin dugu guk bota ahal izan?
Eta Jesusek erantzun: - Zuen sinesmen txikiagatik.
Egia diotsuet: Mostaza-hazia adinako fedea izango bazenute, nahiko izango zenukete mendi hari hona etortzeko esatea, eta etorri egingo litzateke; ez litzateke zuentzat ezinik izango.
Nekaldiaren bigarren iragarpena / Mk 9,30-32; Lk 9,44-45Elkarrekin Galilean zebiltzala, Jesusek honela esan zien bere ikasleei: (...).